fotoportada_06.jpg

By P Web Design

Hasiera

Nafarroako Liburuzainen Elkartea, Nafarroako liburutegi, publiko, unibertsitario eta espezializatuetako ehundik gorako liburuzaienek osatzen dute. 

Bederatzi bazkidez osatuta dagoen zuzendaritza batzordea elkartearen funtzionamenduaz eta jardueren garapenaz arduratzen da. Jarduera guztiak urteroko txostenean biltzen dira.

Berriak

Kamishibai tailerra

11/04/2012 | ASNABI-ko zuzendaritza batzordeak, bere kideei Kamishibai tailerra egiteko proposamena luzatzen die. Yamaguchiko Liburutegi Publikoan izango da 10 ordu iraungo dituen tailer hau eta maiatzak 26 eta ekainak 2an, biak larunbatak, 9-etatik 14-etara emango da. Irakaslea, Loli Francés izango da, eta 20 lagunentzako edukiera izango du. Tailerrean apuntatzeko, 20 € sartu behar dira ASNABI-ko kontu korrontean (2054 0270 21 3010000424), eta inskripzio ordena, matrikularen ordainketaren araberako izango da.


TK 24. zenbakia

11/04/2012 | TK aldizkariaren erredakzio kontseilua, dagoeneko 24. alea izango den aldizkaria lantzen ari da. Gai nagusitzat, toki desberdinetako kultur kudeaketa du. Aldizkaria aberasteko, bazkide guztiei parte hartzeko gonbita luzatzen zaie.


Inkesta

11/04/2012 | ASNABIKO zuzendaritza batzordeak, bere bazkideei inkesta bat proposatu die, galdeketan, norberaren interes profesionalak, gustoko jarduerak (ikastaroak, bisitak, etab.) galdetzen dira. Parte hartzera animatzen du, ASNABI-tik jasotzea espero dutena hobeki ezagutu ahal izateko.

Agenda

KAMISHIBAI TAILERRA

  • Data: 2012ko maiatzak 26 eta ekainak 2
  • Ordutegia: 9:00-etatik 14:00-etara
  • Iraupena: 10 ordu
  • Tokia: Yamaguchiko Liburutegi Publikoa
  • Irakaslea: Loli Francés