ASNABI - Nafarroako Liburuzainen Elkartea
Elkartea
1995eko udaberriaren hondarrean Asnabi Elkartea sortu zuen aitzindari talde batek. Talde honek, profesional geldiezinez osatuak, iritzi zuen gure kolektiboak indar handiagoa izango zuela nolabait gorpuzten baldin bazen kolektibitate hura. Honela bada, telefono deien, batzarren eta abarren ondotik, ideiak forma hartu zuen eta urte bereko udan Elkarteak lortu zituen legezko bedeinkapen guztiak.
Gaur egun, ehundik gora bibliotekarik osatzen dute gure Elkartea eta hauetako gehienek Nafarroako liburutegi publikoetan, unibertsitatekoetan zein espezializatuetan egiten dute lan. Nolanahi ere, Elkartearen kide izaten ahal da biblioteken gaineko ikasketa-titulurik duen edozein, hala nola liburutegi batean lan egiten duen, edo izan duen, nornahi. Elkartearen kide bihurtu nahi izanez gero, formulario hau betetzea da biderik zuzenena.
Elkartearen Estatutuek adierazten dituzte bere egitura eta xedeak. Horiei jarraiki, zuzendaritza-batzorde bat, hamarren bat kidek osatua, arduratzen da funtzionamenduaz eta jardueraren garapenaz. Aipatutako jarduerak badu isla Urteko txostenetan.
Bere helburuen artean bada, kideen prestakuntza eta trebatzea areagotzeaz gain, biblioteken arloari dagozkion debateak eta gogoetak sustatzearena, betiere bere jendartearekiko rol integratzailea indartuz eta tolerantzia zein elkartasuna bezalako balioak bultzatuz. Halaber, saiatzen da bere lan esparruan ari diren instituzioekin elkarlana sustatzen eta harremanak izaten elkarte berdintsuekin, azken hauek Foru Komunitatekoak izanik ala ez.
Ekintzak
Ikaskuntza iraunkorra berebiziko garrantzia hartzen ari da profesional guzti-guztiendako. Beraz, guk bibliotekariok ezin diogula errealitate honi ihes egin jakinik, Asnabin badugu non ase gure trebakuntza nahia; izan ere, kideen prestakuntzarena baita Asnabiren eginkizunetan zainduenetako bat.
Orobat, gure lan arloko gogoeta iraunkorra sustatzeko Asnabik antolatu izan ditu mota askotako ekitaldiak : hitzaldiak, foroak, bisitaldi profesionalak, eta abar.
Bestalde, urteak urte Elkarteak lortu egin du toki bat izaten kultur eragileen artean eta, modu honetaz, erreferente bilakatu da bibliotekei buruzko zernahitarako nafar unibertsoan. Honen isla bada instituzioek deituta izan dituen parte-hartzeak edota web gune honen Dossieres atalean jasotako ekimenak- jakina Asnabik bultzatuak eta gure lan arloko hainbat konturen gainekoak-.
TK aldizkaria
Asnabik aurrera eramaten dituen zereginetan hauxe da maiteenetakoa. 1996an hasi ginen TK aldizkaria plazaratzen eta, zenbati urtetan seihilabetekaria izan bazen ere, orain urtekaria da.
Honako hauek dira TKren xedeak:
- Kideen arteko zein gainerako informazio-kudeaketaren arloko profesionalen arteko eztabaida ahalbidetzea.
- Gaur egungo bibliotekaren figura definitzeko oinarri teorikoa ematea. Era berean, biblioteken eta bertan izaten diren euskarrien ikerketa bultzatzea, batez ere, Nafarroako ikuspegitik.
- Biblioteken eta bibliotekarien gaineko debateetan parte hartzea.
- Jakinaraztea beste liburutegi sistemetako profesionalei zertan ari diren eta zer pentsatzen duten Nafarroakoek.
- Agintariei argia ematea biblioteken arloko erabakiak hartu behar dutenerako.
Nafarroako bibliotekak
Mota guztietako liburutegiak - eta beren inguruko xehetasunak- begiz jo nahiko genituzke-. Hortaz, saiatzen gara beraien errolda bat mantentzen- gutxieneko kontaktu datuekin soilik-.
Albisteak
Egunez egunekoa nabarmentzeko eta helarazteko, atal berezi bat proposatzen dugu. Bertan berri-berriena azaltzen saiatzen gara eta horretarako albistegi gisako formatuaz baliatzen gara. Gainera, tresna honek norabide anitzeko komunikazioa ahalbidetzen du; izan ere, iruzkinen bitartez kideen zein arrotzen parte hartzea bilatzen dugu.

