2026ko urriaren 16a
SynergIA Konferentzia
Jardunaldi honetan adimen artifizialak liburutegietan duen errealitatera hurbilduko gara, abian dauden esperientziak ezagutuko ditugu eta gure lanbidearentzat planteatzen dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartuko dugu.
Izan ere, bere izenak berak adierazten duen bezala, SinergiAAk lankidetza jarri nahi du erdigunean: helburua ez da pertsonak ordezkatzea, baizik eta adimen artifiziala gure zerbitzuak, prozesuak eta jarduerak hobetzen lagunduko digun tresna nola bihur daitekeen aztertzea.
Liburutegi mota desberdinetako profesionalak izango ditugu, beren ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituztenak.
Jardunaldia Carlos Lopezosarek hasiko du. Hizlari nagusiak adimen artifizialaren eta liburutegietako prozesu teknikoaren arteko harremana azalduko digu.
Ondoren, Gloria Expósito, Espainiako Liburutegi Nazionaleko ingeniaria; Luis Miguel Macías, Salamancako Casa de las Conchas Liburutegiko zuzendaria; eta Cristina Segui, Zaragozako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria, beren liburutegi-eremuetan AAren inguruan garatzen ari diren esperientzia eta aplikazio desberdinak partekatuko dituzte. Horrela, teknologia hau gure errealitate profesionala nola eraldatzen hasi den erakutsiko digute.
Arratsaldean, lau hizlariekin mahai-inguru bat egingo dugu, Isabel Iribarren, Nafarroako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendariak, zuzendua. Adimen artifiziala txertatzearekin liburutegiek bizi dituzten aldaketei, erronkei eta aukerei buruz elkarrekin eztabaidatzeko eta hausnartzeko gunea izango da.
Jardunaldian zehar kafe-atsedenaldi batez eta mokadu moduko bazkari batez ere gozatu ahal izango dugu. Biak Albeniz Kafetegi-jatetxeko izango dira, Nafarroako Liburutegiaren parean.
Bereziki eskertu nahi dugu jardunaldi hau posible egiten duten erakunde guztien lankidetza, baita gure babesleen, Eypar, Ágtic eta Normadat-en, eta Nafarroako Gobernuaren babesa ere. Azken horren dirulaguntzak topaketa hau errealitate bihurtzen lagundu du.
Espero dugu ikasteko, hausnartzeko eta profesionalen artean elkartzeko jardunaldi bat izatea, eta gure liburutegien orainari eta etorkizunari buruzko ideiak elkarrekin partekatu ahal izatea.
📌 Informazio gehiago eta izena emateko:
https://forms.gle/QgLEEAfYfno4U2U7A
Izena emateko epea 2026ko urriaren 7ra arte, 14:00ak arte, egongo da zabalik.
Era berean, gogorarazten dizuegu Liburutegi Publikoen Sarean lan egiten duzuen pertsona guztiek baimena duzuela egun horretan liburutegiak ixteko, langileen prestakuntza dela eta, jardunaldira joan ahal izateko.
Zuen zain gaude!
