Asociación de Bibliotecarios de Navarra / Nafarroako Liburuzainen Elkartea

Hasiera

Asociación Navarra de Bibliotecarias y Bibliotecarios - Nafarroako Liburuzainen Elkartea (ASNABI), gaur egun liburuzainak garen ehun bazkidek baino gehiagok osatzen dugu. Gure lan esparrua Nafarroako liburutegi publikoak, udal liburutegiak, unibertsitarioak eta espezializatuak dira, baina Nafarroako edozein liburuzain, liburutegi (baita eskola liburutegiak ere) edo bibliotekonomiari lotutako gaiak lantzen saiatzen gara.

Elkartearen funtzionamenduaz eta jardueren garapenaz hamar bat bazkidek osatzen duten Zuzendaritza Batzordea arduratzen da, dena Urteko Jarduera Oroitzan bilduta gelditzen delarik.

Parte hartu ASNABIren komisioetan! (2018)

Mezu honen bidez, ASNABIren Zuzendaritza Batzordeak jakitera eman nahi du martxan jarri asmo duen lan-sistema berria, elkarte bizi eta eraginkor bat lortzeko.
Batzordea bost lagunek osatzen badugu ere, elkartea mantentzea guztion ardura da; hori dela eta, egoki iruditu zaigu komisioetan oinarritutako lan-dinamika bat sortzea, guztiok parte hartzeko modua izan dezagun, motibazioaren eta interes eremuaren arabera. Ideia da bizpahiru pertsonetako taldeak osatzea gustokoa duten gai bat lantzeko, aldi berean liburutegiko profesional guztiontzako onuragarria izanen delakoan. Komisio bakoitzak erabakiko du zeintzuk izanen diren bere helburuak, lan egiteko moduak eta zein epe maneiatu egin nahi duten hori egiteko.
Guztion artean elkarte partehartzaile eta dinamikoa egin dezakegu, ez bakarrik barne funtzionamenduari begira, baita kanpora begira ere. Horregatik, ahal duzuen neurrian, espero dugu komisioren batean izena ematea eta laguntzea ASNABIk egiten duen lana, eta guztiok ordezkatzen duguna, ahalik eta eramangarrien egiten.
Edozein zalantza duzuela ere, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez.

KOMISIOAK

- TK: Komisio honek ASNABIn zaharrena den proiektua aurrera aterako du, TK aldizkariarena. Bertan parte hartu nahi baduzu, ez izan dudarik, batu zaitez! Zure beharra daukate!

- Komunikazioa: Sare sozialak gustoko dituzu eta ASNABIren berriak zabaltzean lagundu nahiko zenuke? Orduan, hau da zure komisioa!

- Prestakuntza: Etengabeko prestakuntza eta birziklatzea nahitaezkoak dira edozein lanbidetan, baita gurean ere. Hortaz, ASNABIk prestakuntza plan bat eskaini nahi die bere kideei, edo bertze erakunde batzuekin formakuntza hitzarmenak sortu. Honetan lan egitea erakargarria egiten bazaizu, hementxe duzu aukera!

- Lanbidearen profesionalizazioa: Gure lanbidea zein den gure ingurukoei erakutsi. Azaldu enpresei zergatik den onuragarria haientzat beren langileen artean informazio-kudeatzaile bat edukitzea, eta horren bidez bultzatu langile-profil honen garrantzia Nafarroako enpresetan. Lan-poltsa bat sortzea eta zabaltzea ere komisio honen eginbeharretako bat izan daiteke, eta enpresek profesionalak behar dutenetan, elkartera jotzeko aukera ematea.

- Wikipedia: Informazioaren profesionalak garen aldetik, gure kideetako batzuk badaude jada gaur egun hain erabilia den informazio iturri honetan hobekuntza lanak egiten, bertze erakunde batzuekin elkarlanean. Zer iduritzen gainera ASNABItik lantzen badugu?

- Eskola liburutegiak: Jakinik gure eskoletan ez dagoela eskola liburuzainendako lanposturik, ASNABIk gaia landu nahi du eta adar honekin lotura daukaten erakunde eta irakasleei informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaini. Denen artean bidea eginez!

- Udal liburutegiak: Nafarroan gutxi dira, baina ez daukate horregatik garrantzia gutxiagorik! Liburutegi hauentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzeko komisio bat sortzen bada, uste dugu ASNABIk aunitz laguntzen ahalko dituela.

- Liburutegi unibertsitarioak: Betidanik egon dira ASNABIn mota honetako liburutegietako kideak, eta, adiz, gutxitan nabaritu izan dugu beraien presentzia ASNABIn. Garrantzitsua da elkartearentzat zuen ekarpena jasotzea beraz, zuen tokia hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

- Liburutegi espezializatuak: Garrantzitsuak baita espezializatuak, daukaten aniztasunarengatik talde bakarrean elkartzea zaila bada ere. Kolektibo honetako parte bazara, animatu elkartean hitza izatera eta eman izena liburutegi espezializatuen komisio honetan.

- Liburutegi publikoak: Gustatuko litzaiguke nola ez orain arte elkartean ikusgarritasun gehien izan duten liburutegi publikoek ere beren lekua izaten jarraitzea. Gogotsu al zaude komisio honetan izena eman eta orain arteko lanari jarraipena emateko?

- Soziala: Dena ez da lana izanen, baina, eta, horregatik, topaketa informalak ere antolatu nahiko genituzke, ASNABIko kideak elkartu eta sinergiak sortzeko.

Animatu eta EMAN IZENA HEMEN!

Elkarrizketa Clara Flamariqueri (2017)

2017ko abenduaren 15a: ABDMk ASNABIko lehendakaria elkarrizketatu du. Hemen irakurgarri.

Harremanetarako datuak

Asociación Navarra de Bibliotecarias y Bibliotecarios 
Nafarroako Liburuzainen Elkartea

Posta-kutxa 347
31080 Iruña-Pamplona 
Posta-e: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
">Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Tel: 744459765


» Ohar legala
» Kode deontologikoa 

Bazkideen txokoa

Lotura interesgarriak

Sare sozialak

logo ALDEE


fesabid

Asnabi en twitter Asnabi en facebook