Agenda

ASNABIren agenda eta berriak

Ezagutu ASNABIren datozen jarduerak eta irakurri dagoeneko egin ditugunen kronikak. Hemen aurkituko dituzu gure jardunaldiak, formakuntza-proposamenak eta BermuTKndo bezalako topaketak, baita elkartearen ospakizunak eta urteko batzar nagusia ere.

SinergIA jardunaldia
2026ko urriaren 16a SynergIA Konferentzia Jardunaldi honetan adimen artifizialak liburutegietan duen errealitatera hurbilduko gara, abian dauden esperientziak ezagutuko ditugu eta gure lanbidearentzat planteatzen dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartuko dugu. Izan ere, bere izenak berak adierazten duen bezala, SinergiAAk lankidetza jarri nahi du erdigunean: helburua ez da pertsonak ordezkatzea, baizik eta adimen artifiziala gure…
Canva 2026 – proiektu sortzaileak liburutegi dinamikoentzat
Urriaren 5etik azaroaren 5era Canva 2026 – proiektu sortzaileak liburutegi dinamikoentzat Online ikastaroa Ikastaro honetan gaur egun diseinu grafikorako dagoen tresnarik moldakorrenetako bat aztertuko dugu, liburuzainek beren lanean baliatu dezaketena. Diseinua demokratizatzen du, hasiberriek zein profesionalek mota guztietako ikus-edukiak erraz sortzeko aukera izan dezaten. Gure helburua zure ideiak ikusmen-inpaktu handiko diseinu bihurtzeko beharrezko gaitasunak eskaintzea…
Alfabetatze mediatikoa eta desinformazioa
2026ko irailaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean Alfabetatze mediatikoa eta desinformazioa Online ikastaroa Maldita.es-en lehentasunetako bat desinformazioari eta arrakala digitalari aurre egitea da kolektibo guztietan, bereziki fenomeno horren aurrean zaurgarrienak direnengan, hala nola adingabekoengan eta gazteengan. Horretarako, ezinbestekoa da haiekin harreman zuzena duten pertsonek gure eguneroko bizitzan teknologiaren erabilerarekin lotutako arriskuak identifikatzen jakitea. Liburutegiak herritarrengandik…
BermuTKndo — topaketa profesionala Leitzan
2026ko maiatzaren 16a BermuTKndo — topaketa profesionala Leitzan Heldu da ASNABIk 2026rako antolatutako lehen topaketa! Oraingoan, Óscar Arroyo Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izango dugu gurekin. Zer aurkituko duzu? Bisita kulturala Liburutegi publikoa eta biblioneta ezagutzeko aukera Bermut profesionala Bazkaria (aukerakoa) Sektoreko profesionalekin esperientziak partekatzeko aukera paregabea, giro hurbil eta lasaian. Toki mugatuak. Izen-ematea zabalik dago…
jornada_octubre_2025_eus
ASNABIren 30. urteurreneko jardunaldia: “Elkarteak: ekinez eginak” (2025)
Larunbata, urriak 4, 2025 ASNABIren 30. urteurreneko jardunaldia: “Elkarteak: ekinez eginak” (2025) Proiekzio-gela, Nafarroako Liburutegia Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu "Elkarteak: ekinez eginak" jardunaldira. ASNABIk, bere 30. urteurrena dela eta, jardunaldi hau antolatu du 2025eko urriaren 4an, larunbata, Nafarroako Liburutegiko proiekzio-aretoan. Jardunaldiaren egitarauan, Alicia Sellések elkarteei buruzko hitzaldi bat emanen du eta mahai-inguru bat ere…