Canva 2026 – proiektu sortzaileak liburutegi dinamikoentzat

Urriaren 5etik azaroaren 5era

Canva 2026 – proiektu sortzaileak liburutegi dinamikoentzat

Online ikastaroa

Ikastaro honetan gaur egun diseinu grafikorako dagoen tresnarik moldakorrenetako bat aztertuko dugu, liburuzainek beren lanean baliatu dezaketena. Diseinua demokratizatzen du, hasiberriek zein profesionalek mota guztietako ikus-edukiak erraz sortzeko aukera izan dezaten.

Gure helburua zure ideiak ikusmen-inpaktu handiko diseinu bihurtzeko beharrezko gaitasunak eskaintzea da, zure proiektuen eta liburutegiko jardueren komunikazioa eta irismena hobetuz.

Ikastaro hau Canva-ren doako bertsioaren funtzionaltasunak osorik ulertzeko egituratu da.

Ikastaroan zehar era askotako materialak diseinatzen ikasiko duzu: kartelak, liburuxkak, sare sozialetarako argitalpenak, aurkezpenak, publizitate-bannerak, bideoak eta bestelako objektu digitalak, modu profesionalean eta diseinuen eraginkortasuna handitzeko gomendio egokiak aplikatuz.

Canvak diseinu grafikoen sorkuntza errazteko eta optimizatzeko txertatu dituen adimen artifizialeko ezaugarri berritzaileak ere aztertuko ditugu. Plataformaren doako bertsioan erabilgarri daudenak praktikan jarriko ditugu.

– Datak: 2026ko urriaren 5etik azaroaren 5era

– Modalitatea: online

– Iraupena: 40 ordu

– Prestakuntzaren hizkuntza: gaztelania

– Izena ematea: https://forms.gle/tHuzuHNHxcEYz19H9

– Matrikularen prezioa

  • 80 € ASNABIko, APBBko eta FESABIDen integratutako elkarteetako bazkideentzat.
  • 100 € bazkide ez direnentzat.

Irakaslea: Joaquín Hernández Sánchez

– Programa osoa deskargatu

Leave a comment