ASNABIren 30. urteurreneko jardunaldia: “Elkarteak: ekinez eginak” (2025)

Larunbata, urriak 4, 2025

ASNABIren 30. urteurreneko jardunaldia: “Elkarteak: ekinez eginak” (2025)

Proiekzio-gela, Nafarroako Liburutegia

jornada_octubre_2025_eusAtsegin handiz gonbidatzen zaitugu “Elkarteak: ekinez eginak” jardunaldira. ASNABIk, bere 30. urteurrena dela eta, jardunaldi hau antolatu du 2025eko urriaren 4an, larunbata, Nafarroako Liburutegiko proiekzio-aretoan.

Jardunaldiaren egitarauan, Alicia Sellések elkarteei buruzko hitzaldi bat emanen du eta mahai-inguru bat ere izanen da. Bertan, Francesc Xavier González (COBDCko eta FESABIDeko lehendakaria), Yanira Díaz de Aranguíz (ALDEEko lehendakaria) eta Jesús Arana (ASNABIko bazkide sortzailea) izanen dira.

Jardunaldi honekin, ASNABIk elkartea bultzatu nahi du, elkartegintza sustatu eta lanbidearen garapenerako konpromiso berrituari ekin.

– Baieztatu zure bertaratzea: https://forms.gle/ne9rQ3WzPqA6LrBr6 

– Egitaraua eta kartela jaitsi

Leave a comment