fotoportada_09.jpg

Egin bazkide

Nola egin ASNABIko bazkide?

Bazkide izan daitezke gure estatutuetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonak (hemen azpian xehetasunak).

Baldintzak betetzen dituzula uste baduzu eta ASNABIko kide izan nahi baduzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan paratuko gara.

Estatutuen xehetasunak

23. artikulua.‐ Elkarteko bazkide izateko aukera izanen dute adin nagusiko pertsona fisikoek, jarduteko gaitasuna dutenek (zuzenbidearen jardunerako inongo muga legalik ez badaukate), Elkartearen xedeen garapenean interesa dutenek eta hauetako baldintzaren bat betetzen dutenek:

  • Prestakuntza edo titulazio espezifikoa dutenek bibliotekonomia eta dokumentazioan.
  • Elkartean sartzeko eskaera egiten den egunean, diziplina horietako araututako edozein gradu ikasketa espezifikoak egiten ari diren egiaztagiria aurkezten dutenek.
  • Elkartean sartzeko eskaera egiten den egunean, artxibo eta dokumentuen zein liburutegien eta dokumentazio zentroen kudeaketan zeregin tekniko‐profesionalak egiten ari diren egiaztagiria aurkezten dutenek.

24. artikulua.‐ Pertsona juridikoek, eskumena duen organoak bere baitan hartutako erabaki baliodunaren kopia aurkeztu beharko dute, eta bertan adierazi bai bazkidetzeko borondatea, bai beren izenean arituko den pertsonaren izendapena.

26. artikulua‐ Honelako bazkideak egon daitezke:

  • Bazkide titularra: Bazkide titularrak izanen dira 23. artikuluan xedatutako baldintza guztiak betetzen dituzten eta Barne Funtzionamendurako Araudian (BFA) ezarritako kuotak ordaintzen dituzten pertsona fisiko guztiak. Eskubide osoko bazkideak izanen dira, Elkartearen Batzarretan ahotsa eta botoa izanen dute, eta Zuzendaritza Batzordeko kide izateko aukera izanen dute.
  • Bazkide instituzionala: Bazkide instituzionalak izanen dira 24. artikuluan xedatutako baldintza guztiak betetzen dituzten eta Elkartearen xedeetan laguntza instituzionala eta ekonomikoa emateko interesa duten liburutegi eta dokumentazio zentroen arloetako erakunde guztiak. Bazkide instituzionalek, berariaz izendatutako ordezkari bat edo biren bitartez, Elkartearen Batzarretako erabakietan parte hartu ahal izanen dute, ahotsarekin baina botorik gabe, ez baita interes instituzionalen menpe erori nahi, eta Zuzendaritza Batzorderako hautatuak izateko aukerarik izan gabe, aipaturiko arrazoi beragatik.
  • Bazkide atxikia: Bazkide atxikiak izanen dira, 23. artikuluan xedatutako baldintza guztiak bete gabe, Elkartearen xedeak lortzen laguntzeko Elkarteari atxiki nahi zaizkion pertsona fisiko guztiak. Bazkide atxikiek Elkartearen Batzarretako erabakietan parte hartu ahal izanen dute, ahotsarekin baina botorik gabe, Elkartearen profesionaltasuna mantendu nahi baita, eta Zuzendaritza Batzorderako hautatuak izateko aukerarik izan gabe, aipaturiko arrazoi beragatik.

Barne Funtzinamendurako Araudiaren (BFA) xehetasunak

BFAren arabera, honakoak dira kuotak:

Kuotak urtean behinekoak izanen dira eta urteko lehenengo hiruhilekoan kobratuko dira. Urtean zehar tramitatzen diren altek eta bajek ez dute murrizketa edo prorrateorako eskubiderik emanen.

  • Bazkide titularra: Orokorra: 50€ ­/ Murriztua: 30€* (erretiratuak, langabetuak edo ikasleak)
    • *Urtarrilan zehar dokumentazio ofizial bitartez frogatu beharko da edo bibliotekonomia eta dokumentazioaren arloko ikasketa-matrikularen bitartez.
  • Bazkide instituzionala: 100€
    • Batzar Orokorretara joateko aukeratutako ordezkariak gehienez bi izanen dira.
    • Bi izanen dira baita ordezkari bezala ikastaro, jardunaldi, biltzar, eta abarretara joateko eskubidea izanen duten lagunak.
  • Bazkide atxikia: 50€
    • Ezinen dira egon 5 kide atxiki baino gehiago. Kopuru hori gaindituz gero, itxaron zerrenda bat osatuko da.

Harremanetarako datuak

Asociación Navarra de Bibliotecarias y Bibliotecarios 
Nafarroako Liburuzainen Elkartea

Posta-kutxa 347
31080 Iruñea-Pamplona 
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


» Ohar legala
» Kode deontologikoa 

IKTen komisiokoendako sarbidea

Lotura interesgarriak

Sare sozialak

logo ALDEE


fesabid

Asnabi en twitter Asnabi en facebook