TK aldizkaria

TK aldizkaria

revista_tk

TK aldizkaria, 20 urte baino gehiagoz, elkarteak egin zuen jarduerarik erregularrena, saiatuena eta zainduena izan zen.

1996tik 2017ra bitartean argitaratu zen, hasieran sei hilean behin, eta gero urtean behinera pasaz.

Helburuak

Lortu nahi izan ziren helburuak honako hauek izan ziren:

Ideiak trukatzeko bidea izatea elkartekideen eta, oro har, liburutegietako eta antzeko esparruetako profesionalen artean, hala nola artxiboetakoak, dokumentazio-zerbitzuetakoak etab.

Oinarri teoriko bat ematea, apala bazen ere, gizarte moderno batean liburutegiek bete behar zuten zeregina definitzen lagunduko zuena.

Ikasketa prozesua eta ikerketa sustatzea liburuen, liburutegien, irakurketaren eta abarren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz, batez ere Nafarroako eremuari zegokionez.

Parte hartzea, ahal zen neurrian, liburutegien eta bertako profesionalen inguruan estatu mailan sor zitezkeen eztabaidetan. Ongi egon izanen zen, adibide gisa bada ere, norbaitek liburutegietako kontzientzia-eragozleen lanaz idazteko lana bere gain hartu izan balu.

Ezagutaraztea beste autonomia erkidegoetako liburuzainei Nafarroako liburuzainek pentsatzen eta egiten zutena.

Guk, profesional gisara, Nafarroako liburutegi-sistema bere osotasunean hobetzeko ildo nagusiak zirela uste genuenaren zantzuak zeintzuk ziren jakinaraztea politikariei eta, oro har, instituzio eta erakunde publikoetako kudeatzaileei.

Aldi baterako izan nahi zuen etenaldi baten ondoren, eta inoiz iritsi ez zen argitalpen-talde berri baten erreleboari bi urtez itxoin eta gero, 2019. urtearen hasieran TK aldizkariaren Batzordeak komunikatu bat plazaratu zuen, esanez “TK” 2017an behin betiko argitaratzeari utzia ziotela, azken zenbakia 29.a izanik.

Eskerrak eman nahi izan zioten hainbeste pertsonak hainbeste urtetan eskuzabaltasunez emandako laguntzari, bai eta Jesus Arana buru izan zuten erredakzio-taldeen lanari ere. Eta ateak irekita utzi zituzten beste momentu batean, beste talde gogotsu batek, proiektu honi jarraipena eman edo beste berri bat abian jarri zezan.